Ansa II.ak 17 tanto aski zituen larunbatean Galarretan buruz buruko erremonte txapelketaren finalerdietara sartzeko. Hori aski ez, eta 30-28 irabazi zion Barrenetxea IV.ari eta hortaz, bigarren gelditu da ligaxkan. Aritz Juanenea saldiastarra finalerdietatik kanpo gelditu da, beraz.
Gauzak honela, finalerdian berriz ere Ansa II.a eta Barrenetxea ariko dira elkarren kontra larunbatean. Urriza esperoan izanen dute finalean.