Udako Kirol Eskolari bukaera emateko Bertizera ateraldia egin dute

Ttipi-Ttapa 2021eko abuztuaren 28a

Hondarreko egunean Bertizera joan ziren gaztetxoak.

Azken urteetan bezala, aurten ere Errekak antolatutako Udako Kirol Eskola izan dute Donezteben. Bukaera emateko, gaztetxoek Iñigo Oskozen gidaritzapean, ateraldia egin zuten Bertizera. Parte-hartzaile guztiek joaterik izan ez bazuten ere, joan zirenek ederki pasatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun