Oinarrizko gaitasun digitaletan trebatzeko ikastaroa Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 29a, 09:00

Irailaren 2a izanen da ikastaroan izena emateko azken eguna

Irailaren 6, 8, 10, 13, 15 eta 17an eginen dute informatika ikastaroa Donezteben 09:00etatik 11:00etara, 12 ordu guztira. Ordenagailuaren oinarrizko erabilera, interneteko nabigazioa, posta elektronikoaren erabilera, sare sozialak eta batez ere Cl@ve-rekin egin daitezkeen operazioak landuko dituzte. Cl@ve honekin Nafarroako Gobernuaren hainbat gestio egin daitezke: osasun karpeta, errenta aitorpena, dokumentuen aurkezpenak…

Izena emateko azken eguna irailaren 2a, ortzeguna, izanen da. Udaletxean eman daiteke izena, 948 45 00 17 telefono zenbakira deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun