Iraileko larunbat goizetan Denok batera, presoak etxera! goiburupean, frontenis txapelketa jokatuko dute Donamarian. Izena emateko abuztuaren 31 baino lehen Elgorriagako herriko ostatuan jakinarazi eta bikoteko hamar euro ordaindu behar dira. Txapelketatik ateratako dirua Sarek antolatutako Nafarroako itzulia bultzatzeko erabiliko dute.
Partidak iraileko larunbat goizetan jokatuko dira, Donamariako frontoian (euria ari badu bertze nonbait eginen dutela argitu dute). Hirugarren eta laugarren postuak eta finala irailaren 25ean jokatuko dituzte eta antolatzaileek jakinarazi dutenez finalistentzat sariak izanen dira.