Juaneneak Kutxabank sarian aurrera egiteko bi aukera ditu, bat gaur arratsaldean Urrizari irabaztea eta bestea Ansak baino puntu bat gehiago lortzea. Javier Urriza da partida irabazteko faboritoa, baina ez da ahaztu behar saldiastarrak iazko txapelketan estu hartu zuela iruindarra. Beraz, gaurko partidan edozer gerta liteke.
Kutxanbank Sari Nagusiko partida jaialdiko bigarrena izanen da. Lehenengo partidan Segurola eta Labaka, Urrutia II. eta Larrañagaren aurka arituko dira. Hirugarrenean berriz Zaldua II. eta Martirena, Loitegi eta Murgiondoren kontra.