Baztango Udalaren Saria irabazi du Baztan Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 25a, 18:00

Baztan eta Touring futbol taldeetako jokalariak, sari banaketaren ondotik.

Larunbatean 2-1 irabazi zion Giltxaurdin Errenteriako Touring taldeari


 

Denboraldi-aurreko azken partidan, Baztango Udalaren Saria irabazi zuela Baztan Futbol Talde nagusiak abuztuaren 21ean, larunbatean, Giltxaurdin Errenteriako Touringi 2-1 irabazita. Larunbat honetan ekinen diote baztandarren denboraldi berriari maila autonomikoan eta helduen bigarren taldea ere izanen dute, erregionaleko lehen mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun