Hurrengo denboraldian Errekan eskubaloian aritzeko epea zabalik da

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 25a, 16:00

2021/22 denboraldian Erreka Kirol Elkartean eskubaloian jokatzeko izen ematea zabaldu dute irailaren 6ra arte

Interesa dutenek inkesta hau beteta eman dezakete izena. Izen ematea aurrebenjaminetik kadete mailarainoko neska-mutilei ireki da, hau da, 2015ean sortuak izanen ziren ttikienak eta 2006koak zaharrenak. Entrenamenduak iraila bukaeran edo urriaren hasieran hasiko dituzte. Taldeak, egutegia eta ordutegia Nafarroako Eskubaloi Federazioak beharrezko neurriak zehaztean eta antolatzean jakinaraziko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun