Auzolana eginen dute larunbatean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 24a, 16:00
Plazan bilduko dira 08:00etan. Argazkia: Irantzu Pastor.

Heldu den larunbatean, abuztuaren 28an, herria txukuntzeko eta beharrezko garbiketa eta moldaketa lanak egiteko auzolana izanen dute Zubietan. Plazan elkartuko dira, 08:00etan lanak banatzeko. Udalak jakinarazi duenez, euria ari badu ez da auzolanik eginen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun