Erreka kirol elkarteko mendizaleak Mendaurren izan dira

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 24a, 12:10

Aurredenboraldia hasteko Erreka elkarteko kirolariak Mendaurren izan ziren larunbatean. Mendi bueltaz gozatu ondotik, mahaiaren bueltan bildu ziren. Aste honetan kiroldegian bilduko dira. Dagoeneko eskubaloian aritzeko izena eman nahi dutenentzat galdetegia ere ireki dute eta irailaren 6a baino lehen bete beharko dela jakinarazi dute. Irail hondarrean edo urri hasieran hasiko dira entrenamenduekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun