Doneztebeko I. Disko Golf Txapelketa eginen da abuztuaren 28an

Ttipi-Ttapa 2021eko abuztuaren 24a

Doneztebeko Udalak, Erreka Kirol Elkartea eta Baxi Basajauna Elkartearen laguntzarekin antolatu du I. Disko Golf Txapelketa. Abuztuaren 28an jokatuko da Intzakardi parkean.

Bi kategoriatan banatu dute txapelketa. Batetik 9 eta 14 urte bitartekoen maila egonen da, hauek goizeko 10:00etan arituko dira. 15 urtetik goitikoen mailakoa da bigarren kategoria eta 11:00etan izanen da beren txanda.

Maila bakoitzean 3 sari egoteaz gain, bertzelako sarien zozketak ere eginen dituzte. Izena emateko 641 589 908 telefono zenbakira deitu edo idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun