Eñaut Elorrietak kontzertu akustikoa eskainiko du abuztuaren 28an Sunbillan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 23a, 18:00

‘Irteera argiak’ lana aurkeztuko du Sunbillako plazan Eñaut Elorrieta gernikarrak abuztuaren 28an. Kontzertu akustikoa izanen da eta 19:00etan hasiko da.

‘Irteera argiak’, Eñaut Elorrietaren bigarren bakarkako diskoa da. ‘Deserriko kantak’ lehenengo lanaren arrastoa jarraitzen du, publikoaren sentipenetatik hurbil, kantatzeko dituen dohainak azalean utziz eta entzulearen bihotzeraino sartuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun