Nafarroako erremonte txapelketako finalerdietako ligaxka asteburu abiatuko da. Lehenbiziko partida lau gaztek jokatuko dute, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Azpirozek, Aldabe eta Aimar Saldias oiztarraren kontra. Ortziralean, 20:00etan Garesko Zamariain pilotalekuan hasiko den jaialdiko bigarren partida izanen da. Lehenbizikoan Zeberio II.a eta Agirrezabala, Matxin III.a eta Ionen kontra ariko dira. Finalerdietako bigarren partida igandean 19:30ean Ilunberrin jokatuko dute Xanti Uterga doneztebarrak eta Otanok, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarraren eta Barricarten kontra. Jaialdiko lehen partida Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Agirrezabalak, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Ionen kontra jokatuko dute.
Larunbatean ere Ilunberrin jaialdia
Txapelketako partidak izanen dituzten bi jaialdi hauen artean, txapelketatik kanpo, bertze jaialdi bat antolatu dute larunbatean 119:30ean Ilunberrin. Lehen partidan, Aldabe eta Azpiroz, Ezkurra II.a eta Otandoren kontra ariko dira eta bigarrenean, Otxandorena eta Ion, Uterga eta Barricarten kontra.
Orain arte bezala, jaialdi guztiak ADANO elkartearen alde antolatuko dira eta 5 euroko sarrera kobratuko da. COVID-19aren aurkako protokoloa ere beteko da. Gaur egun, frontoietan, edukieraren %75 baimendua dago.