Juaneneak garaipena behar du gaur buruz buruko erremonte txapelketan bizirik segitzeko

Ttipi-Ttapa 2021eko abuztuaren 19a

Barrenetxearen kontrako lehen partida garbi galdu ondotik, garaipena nahitaezkoa du gaur Aritz Juaneneak.

Ansa II.aren kontra jokatuko du 16:00etan Galarretan hasiko den jaialdian.

Juanenea eta Ansa II.a Galafrretan arituko dira gaur, banakako erremonte txapelketako Kutxabank Sari Nagusiko finalerdietako ligaxkako hirugarren partidan. Bi pilotariek galdu egin zuten lehen partidan, baina Ansak Urriza estutu egin zuen eta 28 tanto egin zizkion. Juanenea, aldiz, 12 tantotan gelditu zen Barrenetxearen kontra.

Hori dela eta, Urnietako aurrelariak bi puntu batu zituen, eta Saldiasko aurrelariak puntu negatiboa. Beraz, Juanenea behartuta dago garaipena lortzera. Lau puntu lortu behar ditu; izan ere, galdu eta bi puntu lortuko balitu ere, hanka eta erdi txapelketatik kanpo izanen luke.

 

Galarretako jaialdia gaur 16:00etan hasita

  1. Goikoetxea V-Murgiondo; Urrutia II.a-Martirenaren kontra, 40 tantotara
  2. Juanenea; Ansa II.aren kontra, 30 tantotara BURUZ BURUKO TXAPELKETA
  3. Segurola-Labaka; Loitegi-Zubiriren kontra, 40 tantotara

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun