Soto, Lujanbio eta Zubeldiaren bertso saioa abuztuaren 29an Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 19a, 13:00
Soto, Zubeldia eta Lujanbioren eskutik bertso saioa izanen da herriko plazan.

Udalak antolatuta, bertsoez gozatzeko aukera izanen dute hilabete hondarrean Zubietan. Abuztuaren 29an, igandean, dute hitzordua, 12:00etan herriko plazan. Julio Sotok, Maialen Lujanbiok eta Iker Zubeldiak Ander Fuentes Itturrik paratutako gaiei erantzun beharko diete.

Ikusleen arteko segurtasun distantzia mantentzeko eskatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun