Euskadiko 3. Mailako Aizkora Txapelketarako kanporaketa saioak martxan dira eta atzo egin zuten lehenengoa Donamarian. 12 aizkolarik parte hartu zuten bertan eta aizkolari bakoitzak lau kanaerdiko ebaki behar izan zituen. Jokin Urretabizkaia Berasategik eta Julen Gabirondo Izetak lortu zituzten lehenbiziko bi postuak, 8'25'' eta 8' 53''ko denborekin hurrenez hurren, eta finalerako sailkatuak izan dira.
Bi kanporaketa saio gehiago eginen dituzte, 37 aizkolarik eman baitute izena. Irailaren 5ean aurreikusi dute egitea hurrengo kanporaketa.