Hiru zauritu Urroz eta Beintza-Labaien artean gertatu den istripu batean

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 12a, 20:30
Istripua Urroz eta Beintza-Labaien artean gertatu da ortzegun arratsaldean.

Emakume bat eta bi adingabe zauritu dira ortzegun arratsaldean Urroz eta Beintza-Labaien arteko errepidean gertatu den istripu batean. Ageri denez, autoa bidetik atera eta 100 bat metro erori da maldan beheiti. Suhiltzaileek artatu dute istripua eta hiru zaurituak Iruñeko Ospitalgunera eraman dituzte. Ez daude egoera larrian.

Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, hiru bidaiariak beren kabuz atera dira ibilgailutik suhiltzaileak laguntzera iritsi baino lehen. Segidan, anbulantzian eraman dituzte Nafarroako Ospitalera. Nafarroako Gobernuko iturrien arabera, zaurituen egoera ez da larria.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun