Euskal Herriko III. Mailako Aizkolarien kanporaketa jokatuko da Donamarian

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 12a, 09:00
Donamarian hasiko da Euskal Herriko III. Mailako Aizkora Txapelketa.

Abuztuaren 15ean eguerdiko 13:00ean Euskal herriko III. Mailako Aizkora Txapelketako lehen kanporaketa jokatuko da. 12 aizkolariko kanporaketa izanen da eta lau kanaerdiko ebaki beharko dituzte. Txapelketak hiru kanporaketa izanen ditu eta lehen bi aizkolariak pasako dira finalera.

Honako aizkolari hauek arituko dira lehian finalerako txartela lortzeko helburuarekin:

Luis Polanco (Araba), Juan Rodríguez (Araba-Segovia), Hermenegildo Herrero (Araba-Segovia), Xabier Garcia (Bizkaia), Aritz Oregi (Bizkaia), Jokin Urretabizkaia (Gipuzkoa), Unai Otaegi (Gipuzkoa), Axel Larrañaga (Gipuzkoa), Julen Gabirondo (Gipuzkoa), Iker Gorriti (Nafarroa), Iosu Santamaria (Nafarroa), Víctor Suarez (Nafarroa-Madrid).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun