‘Porrutata, ez porru ez patata’ saio arrakastatsua izan zen Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 9a, 10:00

Nafarroako Gobernuak eta Baluarte Fundazioak, elkarlanean antolatu zuten Beintza-Labaiengo Udalarekin Porrutata, ez porru, ez patata antzerki emanaldia Oinak hodeietan ekimenaren barruan. Beintzako elizaren atzealdean egun zuen Demode taldeak emanaldia eta ipuin musikatu emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratuek.

Emanaldiaren aitzinetik ginkana antolatu zuten haurrentzat eta ondotik txokolada eder batekin akitu zuten arratsaldea.

Argazkiak Jon Telletxea Juanenearenak dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun