Ipuin-kontalaria izanen dute abuztuaren 8an Donamarian

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 5a, 15:00

Udalak antolatuta abuztuaren 8an ipuin-kontalaria izanen da Donamarian. Ines Bengoaren eskutik, Karabi paraba ipuin kontaketan murgilduko dira entzuleak. Plazan dute hitzordua 18:00etan.  

Donamarian egiten ari diren ekitaldi guztietan bezala, honetan ere koronabirusaren aitzinean osasun agintariek zehaztutako neurriak kontuan hartuko dituzte eta, modu berean, horiek betetzea eskatuko zaio bertaratzen den ikusle orori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun