EHNE sindikatuaren eskutik, abeltzain eta nekazari gazteentzat dauden dirulaguntzen berri emateko informazio solasaldia eskainiko dute abuztuaren 12an, ortzegunean 18:00etan Doneztebeko zineman. Ondotik, sindikatuko kideen produktuen dastaketa ere eginen dute.
Nafar Lansarek finantzatu eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako solasaldian sektoreari dagozkion dirulaguntzetaz, gazteendako dirulaguntzetaz, inbertsioak egiteko laguntzetaz, ekoizpen ekologikoaz eta belaunaldi arteko erreleboaz ariko dira, bertzeak bertze.