Abuztuaren 8an hitzordua dute herri kirol zaleek Doneztebeko Bear Zana pilota plazan, igandean 12:00etan. Nafarroako Orga joko txapelketa, Lokotx biltze txapelketak eta kadete mailako Arpana txapelketa jokatuko dituzte Bear Zana plazan.
Orga jokoan gibeleko aldetik hartuz eta gurpilek lurra jo gabe, orgari ahalik eta bira gehien eman beharko dizkiote. Oskar Aguas (Berriozar), Josetxo Urrutia (Leitza), Iosu Marturet (Antsoain) eta Unai Bertiz (Sunbilla) izanen dira parte-hartzaileak.
Lokotx biltze proban 1,25 metrotara paratutako 50 lokotx biltzea izanen da lana, bi lerrotan. Gizonezkoetan Unai Iantzi (Aniz), Aitor Blanco (Txantrea), Asier Gamio (Berroeta), Josu Elizalde (Betelu), Eneko Herrera (Sunbilla) eta Julen Ibarra (Sunbilla) ibiliko dira lehian. Emakumezkoetan, berriz, Irune Biurrun (Antsoain), Ainhoa Iraizoz (Eltso), Ainhoa Etxegarai (Bera), Maika Ariztegi (Ituren), Sara Zapata (Txantrea) eta Lucia Etxeberria (Goizueta) izanen dira parte-hartzaileak.
Arpana txapelketan, kadeteek etzanda paratutako metroko enborrari hamar epai eman beharko dizkiote. Bortz bikotek parte hartuko dute; Larraitz Eugi eta Manex Sarasola (Igantziko Biltoki HKT), Ane Telletxea eta Iñigo Txoperena (Biltoki HKT), Uxue Biurrarena eta Luken Urtxegi (Biltoki HKT), Oihan Biurrun eta Asier Muñoz (Antsoain HKT) eta Urko de la Torre eta Araitz Mendioroz (Antsoain HKT).
Nafarroako Gobernuak, Herri Kirol Federazioak eta Doneztebeko Udalak antolatu dituzte jokoak.