‘Porrutata, ez porru ez patata’ ipuin musikatua eskainiko dute Beintza-Labaienen

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 3a, 07:00

Abuztuaren 5ea Beintza-Labaiengo San Pedro elizaren atzealdean Demo taldearen ‘Porrutata, ez porru ez patata’ ipuin musikatuaren emanaldia izanen da. 19:30ean hasiko da eta gonbidapenak udala@labaien.eus helbidean eskuratu daitezke.

Joli, Iker eta Santik Porrutataren istorioa kontatzen eta kantatzen dute. Demode taldearen ipuin musikal originala da, kantu dibertigarri eta hunkigarriekin eta guztia zuzeneko musikarekin. Bullyng-ari aurre egiten laguntzen duen lana da, adiskidetasun, elkartasun, afektu eta desberdinarekiko errespetu mezu indartsuekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun