Partidak hasiera berdindua izan zuen, baina Uterga eta Otano zazpi tantoko aldea hartu zuten (26-19) eta bukaerara arte eutsi zioten aldeari.
Partida nagusiaren aitzinetik jokatutako partidan, Matxin III.ak eta Ionek 35-23 irabazi zioten Aimar Jabalera doneztebarrari eta Aimar Saldias oiztarrari.
Finalerdietako ligaxka abuztuaren 20tik aitzinera
Nafarroako erremonte txapelketak geldialdia izanen du datozen bi asteburutan eta gero, finalerdietako ligaxkari ekinen diote. Aldabe-Saldias, Uterga-Otano, Otxandorena-Azpiroz eta Ezkurra II.a-Barricart bikoteek lortu dute txatela eta Garesen abuztuaren 20an, Ilunberrin abuztuaren 22an, Lizarran abuztuaren 27-28ko asteburuan eta Tafallan irailaren 3an eta 4an jokatuko dituzten kanporaketekin erabakiko dira finalistak.