Plazaz plaza txapelketako final laurdenak jokatu dituzte Donamarian

Ttipi-Ttapa 2021ko abu. 2a, 11:00

Donamariako frontoian jokatu dituzte Ados pilota elkarteak antolatutako Plazaz Plaza txapelketako final laurdenetako bi partida. Lehenbizikoa orekatua izan bada ere, Aldaregiak eta Maite Ruiz de Larramendik 22-17 irabazi diete Ruiz de Indante eta Olatz Ruiz de Larramendiri. Bigarrenak ez du horrelako orekarik izan eta Arrizabalagak eta Mendiburuk 22-7 irabazi diete Aldai eta Osesi. Emakume nagusien partiden aitzinetik, Errekako Nahia Bertiz eta Iraide Iriartek irabazi egin diete Ardoiko Uxueri eta Larraungo Alaitzi.

Finalerdiak erabakiak

Hamalau partida jokatu eta gero honela gelditu dira finalerdiak:

Iera Agirre eta Gentzane Aldai, Aldaregia eta Maite Ruiz de Larramendiren kontra.

Salsamendi eta Orbegozo, Arrizabalaga eta Mendibururen kontra.

 

IV. Elkano Sariko finalerdiak gaur Getarian

Getariako udalak Ados pilota elkartearekin batera antolatutako IV. Elkano Sariko finalerdiak abuztuaren 2an, astelehenean 18:00etan jokatuko dituzte Getarian (Gipuzkoa). Lehenbizikoan, Iera Agirre leiztarrak eta Agirrek, Arrieta eta Olatz Ruiz de Larramendiren kontra jokatuko dute eta bigarrenean, Irantzu Etxebeste beratarrak eta Orbegozok, Ruiz Indante eta Maite Ruiz de Larramendiren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun