Nafarroako XVI. erremonte txapelketako lehen fasea Donezteben akitu da uztailaren 30ean. Ortzirale arratsaldean Ezkurra pilotalekuan jokatutako azken jardunaldian Uterga eta Otano nagusitu ziren, baina Ezkurra II.a eta Barricartentzat aski izan zen bigarren postua finalerdietarako sailkatzeko azken txartela eskuratzeko. Eloi Otxandorenarekin Agirrezabala aritu zen azkenean, min hartutako Azpirozen ordez.
Uterga eta Otanok 20-16 irabazi zieten Otxandorena eta Agirrezabalari eta 20-19 Ezkurra II.a eta Barricarti. Aitzinetik, Ezkurra II.ak eta Barricartek 20-19 irabazia zieten Otxandorena eta Agirrezabalari, finalerdietarako txartela eskuratuz. Zeberio II.a eta Ionekin puntutan berdinduak gelditu diren arren, tantoen aldea hobea dute. Jaialdia Errekako erremonte eskolako erremontistak aritu ziren.
Finalerdietako sailatu dira, beraz, Aldabe-Saldias, Uterga-Otano, Otxandorena-Azpiroz eta Ezkurra II.a-Barricart.
Gaur ere erremonte jaialdia
Ortziraleko txapelketako jardunaldiaren ondotik, uztailaren 31n, larunbatean 18:30ean hasita erremonte jaialdia izanen dute Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Lehen partidan, Matxin III.a eta Ion, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira. Bigarren partidan, bezperako txapelketako jardunaldian bi lehenbiziko postuetan sailkatutako bikoteak ariko dira elkarren kontra, hau da, Uterga eta Otano, Ezkurra II.a eta Barricarten kontra. Hirugarren partidan Errekako erremonte eskolako pilotariak ariko dira.