Zubietako bestak bertan behera utzi ditu Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 29a, 14:00

COVID-19ak sortutako egoeraren ondorioz, aurten ere ez dela Zubietako bestarik izanen iragarri du Udalak. Erabakia «ez da erraza izan» Zubietako udalarentzat, baina gaur egungo egoeran ospakizunak segurtasunez burutzeko ezintasunak behartu ditu. Herritarrei arduraz jokatzea eta prebentzio neurriak zorrotz betetzea eskatu diete.

Bestalde, auzolana deitu du aste honetarako Zubietako Udalak. Uztailaren 31n eginen dute. Goizeko 08:00etan elkartuko dira auzolana egiteko Zubietako plazan. Eguraldi txarra eginen balu ez dela auzolanik izanen jakinarazi du Zubietako Udalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun