Finalerdietan sartuko diren lau bikoteetatik hiru erabakiak daude eta ortziralean erabakiko da laugarrena. Laugarren txartel hori Ezkurra II.a-Barricart eta Zeberio II.a-Ion bikoteen artean dago jokoan.
Larunbatean ere erremonte jaialdia
Ortziraleko txapelketako jardunaldiaren ondotik, uztailaren 31n, larunbatean 18:30ean hasita erremonte jaialdia izanen dute Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan. Lehen partidan, Matxin III.a eta Ion, Aimar Jabalera doneztebarraren eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira. Bigarren partidan, bezperako txapelketako jardunaldian bi lehenbiziko postuetan sailkatutako bikoteak ariko dira elkarren kontra. Hirugarren partidan Errekako erremonte eskolako pilotariak ariko dira.
Bi jaialdietan 5 euroko sarrera kobratuko dute, oso-osorik ADANO elkartearen alde.