Doneztebeko igerilekuan gauez jendea sartzen dela salatu du Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 26a, 15:00
Igerilekuan gauez sartzen den jendeak bertako materiala hondatzen du

Azken aldian Doneztebeko igerilekuak gauez «bisitariak» izan dituela salatu du herriko etxeak. Horrelako gertaerek igerilekuaren irekiera «arriskuan» paratzen dutela erran du Doneztebeko Udalak. Batzuen «kapritxo pertsonalak» gainerako herritarren aukera zapuzten duela azaldu du.

Udal langileek egunero betetzen dituzten osasun-protokoloak derrigortzen dituzten neurriak eta horrelako portaerekin euren lana ezerezean geratzen dela erran dute. Osasun-neurriak bermatu ezin badira, «igerilekua itxi» egin beharko dutela erran dute. Horrez gain materiala hondatu eta zikinkeria uzten dute.

Bide batez, gainontzeko herritarrak «eskertu eta zoriondu» nahi ditu udalak, egoera berezi honetan esfortzua egin eta zerbitzuak, langileak eta gainerako herritarrak errespetatuz elkarlanean ari direlako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun