Ezkurra II.a eta Barricart nagusitu dira Nafarroako erremonte txapelketako Altsasuko jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 26a, 12:00

Barricart eta Zeberio II.a, larunbatean Altsasun.

Donezteben jokatuko den ligaxkako azken jardunaldian lor dezakete oraindik finalerdietarako txartela

Hil ala bizikoa zen Altsasuko jardunaldia Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrarentzat eta Barricartentzat eta Donezteben jokatuko den azken jardunaldiaren faltan, oraindik Nafarroako XVI. erremonte txapelketan bizirik segitzen dutela erran daiteke.

Ezkurra II.ak eta Barricartek bi partidak irabazi zituzten: Aldabe eta Saldias liderrei 20-12 irabazi zieten eta Zeberio II.a eta Ionen kontrako partida erabakigarrian, 20-17 irabazi zieten. Zeberio II.ak eta Ionek 20-19 irabazi zieten Aldabe eta Saldiasi.

Gauzak honela, Aldabe-Saldias (19 puntu), Uterga-Otano (12 puntu) eta Otxandorena-Azpiroz (12 puntu) bikoteek segurtatua dute finalerdietarako txartela. Azken txartela Donezteben erabakiko da. Zeberio II.ak eta Ionek 11 puntu dituzte, baina dagoeneo jokatu dituzte jardunaldi guztiak. Ezkurra II.ak eta Barricartek 9 puntu dituzte. Donezteko jardunaldia irabaziko balut, lau puntu eskuratu eta finalerdietan izanen lirateke. Bigarren izanen balira, tantoen aldeak erabakiko luke sailkapena. Azkeneak geldituko balira, Zeberio II.a eta Ion izanen lirateke finalerdietan.

 

Altsasuko torneoa

Igandean Altsasun jokatutako torneoan, Zeberio II.ak eta Ionek 35-29 irabazi zieten Ezkurra II.a eta Barricarti. Jaialdia hasteko jokau zen partidan, Matxin III.ak eta Agirrezabalak 35-21 irabazi zieten Erburu eta Aimar Saldias oiztarrari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun