Landarte programaren lan saioa eginen dute Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 23a, 19:00

Uztailaren 24an Landarte programaren lan saioa eginen dute Zubietako eskolan 17:00etan. Landarteko bitartekaritza taldeak eta artista gonbidatuek proiektu honi buruzko gogoetak partekatuko dituzte.

Tailerrak bi orduko iraupena izanen du eta interesa duen pertsona guztiak gonbidatu nahi dituzte lan saioan parte hartzera.

Parte hartzeko interesa duenak 948 45 01 61 telefono zenbakira deitu behar du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun