'Oinak hodeietan' programa Beintza-Labaienen hasiko da

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 23a, 13:00

Abuztuaren 5etik 29ra egingo da Oinak hodeietan programaren bigarren edizioa, Nafarroako 12 toki berezitan. Lehenengo saioa Beintza-Labaienen eginen da eta Porrutata, ez porru ez patata saioa eskainiko dute.

Abuztuaren 5etik 29ra bitartean egingo da Oinak hodeietan programa Nafarroako 12 toki berezitan. Programazioaren helburua Nafarroako arte eszenikoen sektore profesionala babestea, kultur programa dibertsifikatzea eta espazio berriak ezagutzea da. Herritarrek kulturaren eta artearen esperientziez gozatzeko modu berriak proposatzearekin batera.

Baluarte Fundazioak eta Kultura Zuzendaritza Nagusiak bultzatu dute zikloa, Nafarroako Arte Eszenikoen elkarteekin eta jarduerak egingo diren toki entitateekin elkarlanean. 21 musika, dantza, antzerki eta magia konpainiak hartuko dute parte.  

Programa abuztuaren 5ean inauguratuko da, 19:30ean, Beintza Labaienen, Porrutata, ez porru ez patata ipuinarekin. Demode konpainiaren ipuin musikala.

Sarrerak Baluarteko leihatilan edo herrietan bertan erosi ahal izanen dira ikuskizuna baino ordubete lehenago 2 euroren truke. Baluarteren web orrialdean ere eskura daitezke 2,50 euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun