Iturengo Udalak hirigintza planaren aurreakordioa sinatu du Nafarroako Gobernuarekin

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 23a, 09:00
Ezkerretik eskuinera Javier Bereau Iturengo alkatea, Jose Maria Aierdi lehendakari ordea eta Izaskun Abril Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

Javier Bereau Iturengo alkateak, Jose Maria Aierdi Lurralde Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak eta Izaskun Abril Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak, Iturengo hirigintza planaren aurreakordioa sinatu dute. 70 etxebizitza berri egiteko aukera hartzen du bere baitan planak. 

Hirigintza planaren helburua Iturengo, Latsagako eta Aurtizko hiru gune bereiziak mantentzea da, hazkunde txikiekin eta gune bakoitzaren egitura errespetatuz. Ameztia auzoa, auzo gisa mugatuko da etxebizitzaren ezarpena arautzeko.

Hirigintzako Udal Planak aurreko azterketan atzemandako hiri-mugikortasuneko arazoetako irtenbideak proposatuko ditu eta etorkizuneko saihesbidearen trazadura-proposamena eta bide-sistemarekiko lotuneak aztertuko ditu, Zubieta-Ituren-Elgorriaga ardatzean. 

Sinatutako akordioa Izaskun Abril Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak hirigintza trinkoagoa, iraunkorragoa eta integratzaileagoa garatzeko lurralde-plangintzaren irizpide berriak sartzeko egindako apustuaren emaitza da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun