Leurtzan jasangarritasun-agente lanean aritzeko bi lagun kontratatu nahi dituzte

Ttipi-Ttapa 2021eko uztailaren 22a

Abuztuaren 1etik irailaren 15era aritzeko bi langile kontratatu nahi dituzte.

Curriculumak uztailaren 25era arte jasoko dituzte info@cederna.es helbidean.

Abuztuaren 1etik irailaren 15era bitarte Leurtzako urtegian aritzeko bi pertsona kontratatu nahi dituzte. Jasangarritasun-agente aritzeko da eta lanaldi erdiko kontratua eskaintzen dute. Langileen egitekoak honakoak izanen dira:

  • Bisitariei harrera egin.
  • Ingurunea zaintzea, bisitariak ezagutzatik eta errespetuz hurbiltzeko.
  • Naturgunea modu jasangarrian kudeatzeko moduari buruzko informazioa eta prestakuntza.
  • Tokiko biztanleen bizitza, erabilera, lan eta tradizioen berri ematea.

Interesa dutenek curriculumak info@cederna.es helbidera bidali behar dituzte, uztailaren 25a baino lehen 'Leurtza Iraunkortasun Agentea' izenburua jarrita. Informazio gehiago nahi dutenek 600 43 59 53 telefonora dei dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun