Lehendik liderrak ziren Aldabe eta Aimar Saldias oiztarra Nafarroako erremonte txapelketan eta larunbatean Agoitzen jokatutako jardunaldian irabazi ondotik, oraindik liderrago dira. 20-17 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrari eta Barricarti eta 20-16 Xanti Uterga doneztebarrari eta Otanori. Aurrelari doneztebar eta atzelari agoiztarren arteko lehian, Ezkurra II.ak eta Barricartek 20-18 irabazi zieten Uterga eta Otanori.
Sailkapen orokorrean Aldabe eta Saldiasek 18 puntu eskuratu dituzte bortz jardunalditan eta dagoeneko segurtatua dute finalerdietarako txartela, jardunaldi baten faltan. Uterga eta Otanok eta Otxandorena eta Azpirozek hamabina puntu dituzte, hauek ere jardunaldi baten faltan. Zeberio II.a eta Ionek bederatzi puntu dituzte jardunaldi baten faltan eta Ezkurra II.ak eta Barricartek 5 puntu, baina hauek bi jardunaldi jokatu behar dituzte oraindik.
Saldiasen dobletea
Iganden Agoitzen jokatutako torneoan, berriz, Eloy Otxandorena doneztebarrak eta Aimar Saldias oiztarrak 35-24 irabazi zieten Aldabe eta Barricarti- Beraz, Saldiasek dobletea egin du asteburuan.
Igandeko jaialdiko lehen partida estuagoa izan zen eta Aimar Jabalera doneztebarrak eta Ionek 35-34 irabazi zieten Matxin III.ari eta Agirrezabalari.