Hain zuzen Aldabek eta Saldiasek osatutakoa da finalerdietarako txartela segurtatua duen bikote bakarra. Ezkurra eta Barricartek zailagoak dituzte kontuak eta larunbatean Agoitzen irabazi beharko lukete. Uterga eta Otanok aski dute bigarren gelditzearekin Agoitzen.
Biharamunean, bigarren erremonte jaialdia jokatuko dute Agoitzen, igandean 19:00etan hasita. Lehenbiziko partidan, Matxin III.a eta Agirrezabala, Erburu eta Ionen kontra ariko dira eta bigarrenean, bezperan lehen eta bigarren postuan gelditutakoen arteko finala jokatuko dute.