Trikidantz taldearen kontzertua larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 14a, 07:00
Santa Luzia plazan izanen da Trikidantz taldearen kontzertua.

19:00etan hasiko da emanaldia.

Donezteben antolatu diren azkeneko hilabetetako ekitaldiek segida izanen dute heldu den asteburuan. Larunbat honetan, uztailaren 17an, Santa Luzia plazan Trikidantz taldearen emanaldia izanen dute 19:00etan.

Kirol hitzorduak ere bai

Hilabete hondarrean, uztailaren 30ean eta 31n, berriz, erremonteaz gozatzeko aukera izanen da Ezkurra pilotalekuan, Nafarroako Erremonte Txapelketako partidak jokatuko baitira. Horrez gain, uztailaren 31n, Intzakardi parkean disc golf txapelketa bat antolatu udalak, herritarren artean kirola ezagutarazteko asmoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun