Oizko Herriko Ostatuko ostatua eta jatetxea errentan hartzeko deialdia egin du Oizko Udalak eta eskaerak uztailaren 22ko 15:00 arte aurkeztu beharko dira udaleko idazkaritzan. Kontratuaren iraupena urtebetekoa izanen da, baina urteka luzatzeko aukera emanen du Oizko Udalak.
Adierazi dutenez, ostatua hartzen duenak lehenbiziko urtean 2.400 euro ordaindu beharko ditu, hilabetean 200 euro, eta horri BEZa gehitu behar zaio. 2022ko urtarrilaren 1etik aitzinera, 3.600 euro ordaindu beharko dira urtean, BEZa kontuan hartu gabe. Hirugarren urtetik aitzinera prezioa KPIaren arabera igoko dute.
Herriko Ostatuak ostatua, jantokia eta sukaldea ditu beheko solairuan eta bizitza eta biltegi ttiki bat bigarren solairuan. Horrez gain, kanpoan terraza du.
Ikusi baldintza-plegua (gazteleraz) hemen.