Donezteben larunbatean jokatzekoak zituzten herri kirol txapelketak bertan behera utzi dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 9a, 13:31

Malerrekan agertzen ari diren Covid-19 positibo pila dela eta jaialdia gibeleratzea erabaki du Doneztebeko udalak

Larunbat arratsaldean Nafarroako orga joko txapelketa, lokotx biltze txapelketa eta kadete mailako arpana txapelketa jokatzekoak zituzten Doneztebeko BearZana plazan 18:00etan, eskualdeko kirolari aunitzekin.

Doneztebeko Udaletik jakinarazi dutenez, egun hauetan Malerrekan ateratzen ari diren positibo pila direla eta, jaialdi hori gibeleratzea erabaki dute. «Ikusiko da egoerak nola segitzen duen, baina printzipioz uztail bukaera edo abuztuan jokatuko dira Donezteben», jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun