Baztan-Errekako 41. Laxoa Txapelketa azken txanpan sartua da. Finalerdietan ariko diren lau taldeetatik hiru jakin ziren joan den asteburuan: Irurita Miguelene, Arraioz Sagardia eta Oiz. Laugarrena doneztebarra izanen da, baina oraindik ez zuten final laurdenetako partidarik jokatu. Asteazken arratsaldean jokatu zuten joaneko partida eta Doneztebe The Moment taldeak 9-6 irabazi zion Doneztebe Apezteguiari. Itzulerako partida igandean 10:30ean jokatuko dute Bear Zanan.