Ezkurra II.ak eta Ionek irabazi dute Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketa

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 5a, 08:00
Nafarroako Alde Zaharreko Erremonte Txapelketan Ezkurra II.a eta Ion izan ziren txapeldun. Argazkian, txapeldun ordeekin eta antolatzaileekin batera. Argazkia: Joseba Zabalza

35-26 irabazi zieten larunbatean Labriten jokatutako finalean Zeberio II.ari eta Azpirozi

Josetxo Ezkurra II.a doneztebarrak eta Ionek irabazi dute Iruñeko Alde Zaharreko VII. Erremonte txapelketa. Ortziraleko finalerdian erraz irabazi zieten Aimar Saldias oiztarrari eta Xanti Uterga doneztebarrari (35-13) eta larunbateko finalean 35-26 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Azpirozi.

Finala berdindua joan zen (20-16 aitzinetik ere izan ziren Zeberio II.a eta Azpiroz), baina hogeita banako berdinketa bitarte, baina hortik aitzinera nagusi izan ziren urdinak.

Patxi Zeberio pilota astintzen eta Josetxo Ezkurra eta Ion begira, larunbateko finalean.

 

Jaialdia hasteko jokatu zen partidan, Aldabek eta Barricartek 35.33 irabazi zieten Eloy Otxandorena doneztebarrari eta Aimar Saldias oiztarrari. Malerrekako bikotea partida guztian bizpahiru tanto aitzinetik ibili zen, baina azkenean ihes egin zien partidak. Finalerdietako eta finaleko diru-sarrera guztiak ADANO elkartearentzat izan dira.

Uterga eta Ezkurra II.a aurrez aurre finalerdian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun