Iruñeko Alde Zaharreko VII. Erremonte txapelketa gaur abiatuko da Labriten

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 1a, 11:00

Utergak eta Saldiasek (argazkian) bihar jokatuko dute bigarren finalerdia Ezkurra II.a eta Ionen kontra.

Lau bikotek parte hartuko dute eta gaurko eta biharko finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute larunbatean

Lau bikotek parte hartu dute gaurtik larunbatera Labriten jokatuko den Iruñeko Alde Zaharreko VII. Erremonte txapelketan. Gaur 19:00etan jokatuko dute lehen finalerdia Aldabe eta Barricartek, Zeberio II.a eta Azpirozen kontra. Bihar ordu berean jokatuko den finalerdiko lau erremontistetatik hiru Malerrekakoak izanen dira: Xanti Uterga doneztebarra eta Aimar Saldias oiztarra, Doneztebeko Josetxo Ezkurra II.a eta Ionen kontra jokatuko dute. Finalerdietako irabazleek uztailaren 3an, larunbatean 18:00etan jokatuko dute finala.

Erremonte Fundazioak antolatzen dituen ekitaldi guztiak bezala, jaialdiak ADANO elkartearen alde izanen dira eta 5 euroko sarrera ordaindu beharko da. Segurtasun neurri guztiak beteko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun