Bertso bazkaria izanen dute uztailaren 17an Iturenen

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 1a, 15:00
EƱaut eta Unai Agirrek eta Aitor Mendiluzek girotuko dute mahai ingurua. Argazkia: bertsoikasgela.eus.

Apuntatzeko azken eguna uztailaren 10a izanen da eta edukiera orduko osasun egoeraren arabera mugatuko dute.

Besten seinale gisa, uztailaren 17an, heldu den larunbatean, Auskalo zeinek jarriak goiburupean, bertso-bazkaria izanen dute herriko ostatuan. Aitor Mendiluzek, Eñaut Agirrek eta Unai Agirrek girotuko dute mahai-ingurua.

Izena emateko azken eguna uztailaren 10a izanen da eta herriko ostatuan bertan jakinarazi beharko da. Entsalada, patea, urdaiazpikoa, oilaskoa, postrea, kafea eta koparen truk 20 euro ordaindu beharko dituzte.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun