Doneztebeko eskolako aterpea egiteko lanak uztailean hasiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2021eko ekainaren 30a

Legeak ezarritako prozedura burututa, hau da, proiektua, esleipena, onarpena... eginda, uztailean eskolako aterpea egiteko lanak hasiko dituzte.

Udaleko arkitektoek proiektatutako estalkia ikastetxearen aitzinaldean altxatuko da. Nafarroako Gobernuak %100ean diruz lagundutako ekimen honek 300.000 euroko kostua izanen du. Arrixko enpresak eginen du eta aurreikusi dutenez, uztailean eta abuztuan eginen dute, ikasturte berrirako prest-presta izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun