Ludoteka zerbitzua izanen da uztailean Zubietan

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 24a, 17:00
Eskulanak egin eta natura eta elkarlana landuko dituzte.

Izena eman nahi dutenek Lorea Mayari edo Malen Etxekoloneari jakinarazi beharko diete.

Lorea Maya eta Malen Etxekoloneak ludoteka antolatu dute uztailerako. Haur eta gaztetxoei bideraturiko jarduerak eginen dituzte hilabete osoan: eskulanak egitea eta natura eta elkarlana lantzea aurreikusi dute momentuz . Astelehenetik ostiralera, goizez, 09:30etik 13:00etara, bilduko dira eta, horretarako, udalari eskola zena eskatu diote. 

Ludotekan eta ludotekatik kanpo
Ludoteka elkartzeko puntutzat eta eguraldi kaxkarra dagoenean bertan biltzeko baliatuko dute. Ona dagoenean, berriz, kanpora ateratzeko eta giroaz gozatzeko aprobetxatuko dute. Segurtasun neurri guztiak betez eginen dituzte jarduerak: maskara jantzita izanen dute, komunaren desinfekzioa zainduko dute, leihoak irekita mantenduko dituzte, materiala eta mahaiak garbituko dituzte... 

Izen-ematea
Izena eman edo informazio gehiago nahi dutenek arduradunetakoren batekin harremanetan jartzea (telefonoz deituz edo Whatsappa bidaliz) aski izanen dute. Hilabete osorako ez ezik, asteka edo egun batzuetarako izena ematea posible izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun