'Ausartu zaitez' LGTBI+ dokumental interaktiboa emanen dute Donezteben igandean

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 25a, 14:00

Judit Inda gazteluarraren kolaborazioarekin aurkeztuko dute dokumentala ekainaren 27an Zineman, 19:00etan.

LGTBI+ komunitatearen inguruko dokumental interaktiboaren emanaldia eginen dute igande arratsaldean Donezteben. Emanaldiak 70 laguneko edukiera mugatua izanen du eta sarrera 641 589 908 telefono zenbakira idatziz erreserba daiteke euro baten truke. Dirua elkarte batentzat izanen da.

Dokumentalari buruz gehiago jakiteko www.atrevete.lgbt web orri interaktiboa dute eskuragarri interesdunek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun