Juanenea izan da onena San Fermin erremonte txapelketako lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 21a, 20:00
Juanenea izan zen onena Galarretan larunbateko San Fermin txapelketako partida nagusian.

Barrenetxea IV.arekin bikote eginez 30-26 irabazi zien Ansa II.a eta Larrañagari

Aritz Juaneneak eta Barrenetxea IV.ak erremonteko San Fermin txapelketaren finalerako sailkatzeko lehen urratsa eman zuten larunbatean Galarretan, Ansa II.a eta Larrañagari 30-26 irabazita. Saldiastarra izan zen partidako onena.

B multzoan, gozotik eta gazitik dastatu zuten eskualdeko erremontistek. Lehen partidan, Oskar Urrutia saldiastarrak eta Martiarenak 30-11 irabazi zieten Zaldua II.a eta Labakari, erraz. Hirugarren partidan, aldiz, Aritz Zubiri goizuetarrak eta debuta egin zuen Loitegik, 24-30 galdu zuten Goikoetxea V.a eta Murgiondoren kontra (azken hau ere lehen aldiz aritu zen profesionaletan).

Larunbateko emaitzak Galarretan

  • Urrutia II.ak eta Martirenak, 30; Zaldua II.ak eta Labakak, 11
  • Juaneneak eta Barrenetxeak, 30; Ansa II.ak eta Larrañagak, 26
  • Goikoetxea V.ak eta Murgiondok, 30; Loitegik eta Zubirik, 24

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun