Nafarroako erremonte txapelketako jardunaldia Artaxoan jokatuko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021eko ekainaren 18a

Aldabe eta Saldias nagusi izan dira jokatu dituzten bi jardunaldietan.

Matxin III,a eta Azpiroz, Ezkurra II.a doneztebarra eta Barricart eta Aldabe eta Aimar Saldias oiztarra ariko dira

Nafarroako XVI. Erremonte Txapelketako jardunaldia jokatuko dute ekainaren 19an, larunbatean 19:30ean hasita Artaxonako kiroldegiko pilotalekuan. Matxin III.a (Otxandorenaren ordezko) eta Azpiroz, Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Barricart eta Aldabe Aimar Saldias oiztarra izanen dira protagonista. Azken hauek jokatu dituzten bi jardunaldiak irabazi dituzte.

David Beriaini omenaldia

David Beriain Amatrain zenari omenaldia eskainiko dio Erremonte Fundazioak jaialdian. Beriainek lankide batekin erakutsitako adiskidetasun eta sakrifizioa goraipatu nahi dituzte, zauritutako lagunaren ondoan gelditu baitzen, eta horrek heriotza ekarri zion azkenean. Remonte Fundazioarentzat, bere gidaritzapean prestatzen diren kirolari guztiei irakatsi nahi dien baliorik garrantzitsuena adiskidetasuna eta lankidetza dira, eta horixe egin zuen Beriainek, muturreraino eramanez, bere bizitza ere eman baitzuen zauritutako lankide bat bakarrik ez uzteagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun