Eneit Bertiz sunbildarrak lidergoa sendotu du mendi bizikletako Euskadiko Irekian

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 17a, 19:00

Baztandarra txirrindulari elkarteko txirrindulariak igandean Aramaion (Bizkaia)

Arizkungo Mendi Bizikleta Sarian berriz, eskualdeko 70 txirrindulari gaztetxok hartu zuten parte

Aramaion (Araba) jokatu zen igandean mendi bizikletako Euskadiko Irekiko proba berri bat. Kadete mailan garaipena lortu zuen CC Baztandarra taldeko Eneit Bertiz sunbildarrak eta, honela, lidergoa sendotu du.


Cadete mailan laugarren izan zen Beñat Zamora taldekidea. Junior mailan, berriz, Koldo Herrera sunbildarra bigarren izan zen, Hodei Aleman bederatzigarren, Iraitz Iturralde hamargarren eta Martin Etxabe hamabigarren.

Arizkungo mendi bizikleta saria larunbatean

Eskualdeko 70 bat txirrindulari gaztetxok parte hartu zuten larunbatean Nafarroako Kirol Jokoetarako baliagarria den Arizkungo II. mendi bizikleta sarian. Gehienak Baztandarra taldekoak. Alebin mailan Baztandarra taldeko Julen Valer eta Ekiñe BErtiz nagusitu ziren eta infantil mailan Ulibeltzak elkarteko Aitor Igoa sunbildarra. Aipatzekoa da ekainaren 26an Eskolarteko I. Txirrindulari lasterketa eginen dutela Elizondon.

Txirrindulari gaztetxoak larunbatean Arizkungo proban.

 

Ivan Villoria bigarren Undianon

Errepideko bizikletari dagokionez, igandean Undianon jokatu zen kadete mailako Lacturale Sariko proban bigarren izan zen Gama Ermitagaña taldeko Ivan Villoria iruritarra. Baztandarra taldeko Oihan Apeztegia sunbildarrak helmugatik hurbil utzi behar izan zuen proba. Lehen urteko kadetea izan arren, ongi ari da Apeztegia.

Ivan Villoria iruritarra bigarren Undianon.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun