Doneztebeko Udalak ludoteka antolatu du udarako

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 17a, 20:00
Ludoteka zerbitzuari buruzko informazioa eskuratzeko udaletxera deitu behar da.

Uda honetan ere ludoteka eta liburutegi zerbitzuak goizez emanen dira Donezteben.

Doneztebeko Udalak hiru eta hamar urte bitarteko haurrentzat ludoteka antolatu du. Martxan paratzeko lanean ari dira eta zerbitzua uztailaren 1etik irailaren 3ra bitarte goizez emateko asmoa dute. Plaza kopurua mugatua izanen da eta, herriko etxetik jakinarazi dutenaren arabera, izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko 948 45 00 17 telefonora deitu behar da.

Liburutegia

Ludoteka zerbitzua ez ezik, liburutegikoa ere goizez emanen du udalak. Zehazki, 09:00etatik 13:00etara irekiko dute liburutegia ondoko hilabeteetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun