Uztailaren 26tik abuztuaren 20ra udako kirol eskola antolatu du Erreka Kirol Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 16a, 11:00

2012an kirol eskolaz gozatu zutenak.

Sei eta hamabi urte bitarteko haurrendako saioak izanen dira eta astean hiru egunez bilduko dira.

Uda honetan ere udako kirol eskola martxan paratuko du Erreka Kirol Elkarteak. Jakinarazi dutenez, uztailaren 26tik abuztuaren 20ra bitarte emanen da eta sei eta hamabi urte bitarteko haurrei bideratutako ekintzak eginen dituzte.

Astean hiru egunez, astelehen, asteazken eta ortziraletan bilduko dira eta goizean, ordubetez, ekintzaren bat eginen dute. Ordua izen-ematearen arabera antolatuko dute eta frontoia edo kiroldegia izanen dute bilgune. Xehetasunak eta izen-emateari buruzko informazioa aitzinerago emanen duten arren, bazkideek 30 euro eta bazkide ez direnek 35 ordaindu beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun